Joan edukira Saltar a contenido

Gizarte-eraldaketarako hezkuntzari buruzko VI. jardunaldiak

Gizarte-eraldaketarako hezkuntzari buruzko VI. jardunaldiak

9:00- 9:30 Ongietorria eta izen-emateen erregistroa

9:30 – 11:30 Hasierako hizketaldia

Lia Pinheiro Barbosa: Latinoamerikako Ikasketetan doktorea da Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan eta soziologoa eta soziologiako irakaslea ere bada Universidad Federal do Ceará-n (Brasil). Irakasle eta ikertzaile lanak egiten ditu Universidad Estadual do Ceará-n. Haren lanek hainbat gai jorratzen dituzte, hala nola hezkuntza, mugimendu indigenak eta nekazariak, Latinoamerikako pentsamendu pedagogikoa eta Latinoamerikako emakumeen eta feminismoen borrokak, besteak beste. Hainbat artikulu akademikoren eta Educación, resistencia y movimientos sociales: la práxis educativo-política de los Sin Tierra y los Zapatistas liburuaren egilea da.

Juanjo Celorio Díaz: Historia Modernoan eta Garaikidean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, nahiz eta «jarduera asanblearioengatik» espedientea ireki zioten. Ia 40 urtez Gizarte Zientzien Didaktikako irakasle izan zen Euskal Herriko Unibertsitatean, baita hezitzaileen hezitzaile ere. 1989az geroztik, Hegoaren Hezkuntza-taldeko kide da, eta nabarmen lagundu du hezkuntza kritikoaren ikuspegiak birbideratu dituzten planteamendu teorikoetan. Hezkuntza Kritikoari buruzko zenbait artikulu akademiko ere idatzi ditu.

Moderatzailea: Esther Canarias Fernández-Cavada - INCYDE, Iniciativas de Cooperación y Desarrollo

 

11:30 – 12:00 Atsedenaldia - kafea

 

12:00 – 14:00 Esperientzia zehatzak ikaskuntza-kulturari dagokionez

FUHEM (Mara Nieto González), Justicia Alimentaria (Patricia Gómez Ruiz), Arabako Foru Aldundia (Arantza Cañamares Aguilar, Josu Oscoz Barbero) eta Red-COMPARTE (Javier Zubeldia Elzo)

Moderatzailea: Itziar Caballero González - Ekimen Elkartea

 

14:00 – 15:15 Mokadutxoa Bira Kultur Gunean15:15 – 16:45 Talde-lana

 

16:45 - 17:30 Bateratze-lana osoko bilkuran

 

17:30 - 17:45 Azken iruzkinak Lia Pinheiroren eskutik

 

17:45 – 18:00 Jardunaldien ebaluazioa

 

IZEN EMATEAK MARTXOAREN 24 ARTE:

https://forms.gle/7xUcGokG2nd8mB6s6

 

Antolatzaileak: Euskadiko GGKE-en Koordinakundea, eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Hegoa Institutua

Antolatzailea:
Euskadiko GGKE-en Koordinakundea, eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Hegoa Institutua
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
09:00etatik 18:00etara
Boluntako areto nagusian
Zabalbide, 1
BilbaoBizkaia (Espaa)