Joan edukira Saltar a contenido

Euskal Gazteak Lankidetzan

Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balioak sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzeko asmoz; lankidetza-proiektuak ezagutzeko aukera ematen zaie ehun gazteei.

Garapenerako ekintzak pobretuetako herrialdetan izaten dira; Amerikan, Asian eta Afrikan, hain zuzen ere, eta Euskadiko zein herrialde pobretuetako GGKEk kudeatutako ekintzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izaten dute.

 

Programan parte hartzeko baldintzak:

Urtez urte egiten den deialdiaren araberakoak izaten dira. Orokorrean honako hauek izaten dira:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri bateko erroldan inskribatuta egotea
  • Urteko deialdiak zehaztuko ditu jaiotza urteak
  • Jarduera egingo den herrialdean hitz egiten duten nazioarteko hizkuntza jakitea.

Esperientziaren iraupena: hiru hilabete, ahal dela, uztailetik urrira arte.


Antolatzaileak:

eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia eta Gazteria Zuzendaritza antolatzen dute, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailekoak.

Informazio guztia www.gazteaukera.euskadi.eus webgunean aurkitu daiteke.