Joan edukira Saltar a contenido

Lankidetza eta Elkartasunari buruzko Euskal Lege-proiektua

  • Gobernu Kontseiluak 2023ko uztailaren 26an onartu zuen Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Lege-proiektua
  • Lege-proiektua Euskal Legebiltzarrak jaso du, dagokion izapidetzea jarrai dezan
  • Arau berriak gizarte eragileei zein instituzionalei dei egiten die erantzukizunez erronka globalei aurre egiteko eta Hegoko herrietako biztanleak bere patuaren protagonista izan daitezen
  • Lege-proiektuaren dokumentazioa eskuragarri dago honako esteka honetan:

         https://www.legegunea.euskadi.eus/eu/eli/-/garrantzi-juridikoko-dokumentazioa/garapenerako-lankidetzaren-euskal-legea/

 

Etorkizuneko legeak lankidetzarako eta elkartasunerako euskal politikarako esparru juridiko berria ezarriko du, egun dauden erronka globalei modu eraginkorragoan aurre egiteko. Horretarako, arauak Euskadik Hegoko herriekin eta biztanleekin izandako ibilbidea eta konpromiso solidarioa indartuko du. 

Lege berri horrek 2007ko garapenerako lankidetzaren aurrekoa ordezkatuko du, eta helburua da garapenerako lankidetzako politikan aurrera egitea, garapenerako helburuen eta justizia globalaren aldeko borondate, baliabide eta gaitasun gehiago mugitzen gai izango dena. Gainera, arauak hainbat maila instituzional eta sozialen arteko aliantzak sustatu nahi ditu, arazo konplexu eta interdependenteei aurre egiteko.

Horretarako, testu berriak euskal sektore publiko osoari eta gainerako eragileei dei egiten die politika solidarioaren alde. Gauzak horrela, arauak aurrera egiten du erakundeen arteko koordinaziorako mekanismoen kontsolidazioan eta finantzazioan, eta % 0,7 helburua sendotzen du.

Prozesu parte-hartzailea

2021ean legen berriaren egikaritze-prozesua abiatu zen. Honako bi urte hauetan, askotariko eragileen parte-hartzea sustatu da, hala nola euskal administrazio publikoak zein estatukoak, Euskadiko GGKEen Koordinakundea, zentro teknologikoak, erakunde feministak, LGTBI+ kolektiboak, pertsona migratuen elkarteak, Nazio Batuetako agentziak edo hezkuntza arloko eragileak.

Izapidetze formalean zehar, gizarte erakundeen eta herritarren alegazio ugari jaso dira, eta baita honako erakunderen txostenak ere: Eusko Jaurlaritzako hainbat sail, foru aldundiak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseilua, Garapenerako Lankidetzaren Erakunde arteko Batzordea, Euskadiko Tokiko Gobernu Batzordea, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Kontseilua eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak eskerrak eman nahi dizkie Lege Proiektua garatzen modu aktiboan parte hartu duten eragile eta herritarrei.

Azken aldaketako data: