NATAXIK dokumentalaren aurkezpena eta memoria eta desagerrarazitako pertsonen bilaketari buruzko elkarrizketa
Ekainaren 16an, ostiralean, 12:00etan, Gogora egoitza dagoen eraikinaren -1 solairuan (María Díaz de Haro kalea, 3, Bilbao).
Izena emateak: honako formulario honetan, ekainaren 13a baino lehen.
Ekitaldian parte hartuko dute: José Antonio Rodríguez Ranz, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea; Ch’umilkaj Curruchiche Nicho, abeslari kaqchikela eta dokumentalaren protagonista; Jordán Rodas Andrade, Guatemalako Giza Eskubideen Prokuradore ohia, eta Lourdes Herrasti Erlogorri, Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea.
eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Kataluniako Garapenerako Lankidetzaren Agentziak (ACCDk), NATAXIK dokumentala aurkeztuko dugu ekainean Euskadin eta Katalunian. Dokumentala bi agentziek Guatemalan justizia transizionalaren arloan egindako lankidetzaren emaitza da.
NATAXIK hitzak memoria esan nahi du Maya Katxikelen, eta balioa eman nahi dio egia, justizia eta erreparaziorako eskubideetan aurrera egitearen garrantziari, baita ez errepikatzeko bermeei ere. Dokumental honen bidez, gainera, Guatemalako gatazka armatuaren (1960-1996) biktimen senideen borroka eta herrialdean trantsizioko justiziaren arloan lan egiten duten erakundeen lana aitortu nahi ditugu.
Sinopsi
200.000 pertsona baino gehiago hil eta desagerrarazi zituzten Guatemalako barne gatazka armatuan (1960-1996). Carmen Sotz izan zen horietako bat. Zer gertatu zen jakiteko, Ch´umilkajek oroimenean barren bidaia bat hasiko du, eta Carmen eta Guatemalako iraganeko eta oraingo beste historia batzuk ezagutuko ditu biktimen senideen bitartez.
Fitxa teknikoa
Gidoia eta zuzendaritza: Raúl San Roman Otegi
Irudia eta muntaia: Alex Azkunaga Atxabal
Denbora: 21 min
Urtea: 2023
eLankidetza-Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentziaren, Kataluniako Garapenerako Lankidetzako Agentziaren eta Ikaika Mediaren ekoizpena.
Azken aldaketako data: