Joan edukira Saltar a contenido

Kolonbiarekin lankidetzan aritzeko Euskal Mahaiak William Andrs Vargas Piamba guardia indigenaren hilketa salatzen du, San Lorenzo Caldono babeslekuan

Argitalpen-data: 

Kolonbiako Mahaiak - Kolonbian bakea eraikitzen laguntzeko Euskal Autonomia Erkidegoko gobernu-, erakunde- eta gizarte-eragileen arteko koordinaziorako eta artikulaziorako gunea-, maiatzaren 3tik aurrera Caldono eta Jambaló udalerrietan (Cauca departamendua) izandako indarkeria-gertakarien aurrean:

Salatzen du William Andrés Vargas Piamba 22 urteko guardia indigenaren hilketa, Pioya eta Jambaló lurraldeetako agintari tradizionalen deiaren aurrean laguntza humanitarioa ematen ari zenean. Duela bi urte, 2021eko apirilean, Sandra Liliana Peña Chocué, La Laguna Siberiako Babesleku Indigenako gobernadorea, Caldono udalerrian ere hil zuten. Hilketa horiek gertatu diren udalerri hori arrisku handiko lurraldea da giza eskubideen defentsa argia egiten duten pertsonentzat, eta gaur egun asko gogortu da.

William Vargas guardia indigenaren heriotzarekin, 11 dira dagoeneko Cauca departamenduan eraildako gizarte-buruzagiak aurten.

Elkartasuna adierazten du 39 ikasleren lekualdatze behartuen aurrean, eta Caucako lurraldeetan talde armatuen ekintza arbuiatzen du. Talde horiek Caucako komunitateei, indigenen erakundeei, afrikarren ondorengoei eta departamenduko gizarte-erakundeei erasotzen jarraitzen dute, Kolonbian benetako bake egonkorra lortzeko egiten duten ahaleginean.

Babesten du Bizitzaren, lurraldearen eta Erabateko Bakearen aldeko Minga Humanitario Politiko eta Soziala, Caldonon (Cauca) apirilaren 26tik 29ra burutu zena, eskualdean talde armatuek eragindako indarkeria-gertakari iraunkorren aurrean eta Gobernuak herrialdean Erabateko Bakea bultzatzeko egindako ahaleginen aurrean.

Eskatzen die ordezkatutako eragile guztiei gatazkaren konponbideak bilatzeko ahaleginak eta baliabideak jartzeko, herrien gobernuak indartuz, euren bizitze onerako; eta eragile armatuei dei egiten die neurri humanitarioen esku-hartzea ahalbidetzeko, arriskuan dauden biztanleen bizitza babesteko eta lurraldeetako eskubideak errespetatzeko.

 

Vitoria-Gasteizen (Euskal Herria), 2023ko maiatzaren 16an.