Joan edukira Saltar a contenido

Finantza-lankidetza

Gaur egun eguneratze- eta modernizatze-prozesu batean dago Euskadin nazioarteko lankidetzako politika publikoa, Lankidetzari buruzko Euskal Lege Berriaren ortzi-mugarekin. Lehenengo legea onartu zela 15 urte bete diren honetan, egungo testuinguruak, maila globalean planteatzen diren erronka berriek eta metatutako esperientziak gure herrialdetik nazioarteko elkartasuna ordenatzeko baliagarria izan den esparrua birplanteatzera garamatzate, eta horri bultzada berri bat ematera.

Berrikuspen horretan, garrantzi berezia du egungo gaitasun guztiak aktibatzeak, baliabide berriak gehitzeak eta justizia globalaren aldeko borrokaren konplexutasun harrigarriari ekitea ahalbidetuko duten erreminta berriak hartzeak.

Ondoren erakusten diren materialek euskal lankidetzarako finantza modalitate berri bat definitzeko debatea eta gogoeta-prozesua elikatzen lagundu nahi dute. Gure ingurunean dauden esperientziak dira, hainbat eragilek gidatutakoak eta formatu batean baino gehiagotan islatutakoak, eta informazio eta datu baliotsuen ekarpena egin dezakete gure erreminta propioak imajinatzeko eta eraikitzeko.

1. Lantegia: Euskal Finantza-lankidetza baterantz 2023-02-22

Azalpen dokumentua 

  • Dokumentazioa 

Marco teórico de la cooperación financiera 

Finantza-lankidetza funtsezko modalitatea da Garapenerako Laguntza Ofizialaren arkitekturan aspalditik, eta denbora honetan guztian hainbat herrialdek eta erakundek abian jarri dute tresna bat baino gehiagorekin eta inpaktu desberdinekin. 2030 Agendak dituen premiek lehenengo planoan jarri dute berriz ere agenda bera.

El futuro de la cooperación financiera en españa: propuestas de reforma. 

Garapenerako Lankidetzako Estatu Kontseiluaren Baliabide eta Gaitasunen Lantaldeak garapenerako finantza-lankidetza eta izaera horretako proiektuei lotutako laguntza teknikoaren erreforma-neurri posibleak aztertzen ditu Espainiaren kasuan.

Cooperación internacional, economía solidaria y finanzas éticas: una alianza necesaria. 

FETSek gida hau garatu zuen finantza-lankidetzako ekimenak identifikatzeko eta definitzeko ekonomia soziala eta solidarioa protagonista hartuta, tresna espezifiko bat sortzeko prozesuaren barruan, Kataluniako Generalitateak bultzatutakoa.

Las aportaciones del cooperativismo catalán, en clave de intercooperación internacional, a procesos de paz y al fortalecimiento de iniciativas de cambio a nivel internacional. 

2016. urteaz geroztik, Kataluniako zenbait erakundek ekimen bat bultzatzen dute kooperatibismoa Kolonbiako bake-prozesuan inplikatzeko. Horrekin batera, nazioarteko harremanak ekonomia sozial eta solidarioaren tokiko proiektu eta dinamikak sendotzeko erreminta gisa integratzeko premia estrategikoa planteatzen da, gure gizarteetako eredu sozioekonomiko hegemonikoa ordezteko helburuarekin.

Empresas que cambian vidas 

Finantza-lankidetzaren programa aitzindarietako bat, OXFAM Intermonek 2015. urteaz geroztik bultzatutakoa, komunitateak ahalduntzeko eta beren kabuz jasangarritasuna lortzeko produkzio-ekimenak babestea ardatz duena.

Oxfam's Impact Investment Programme. 

«Bizitzak aldatzen dituzten enpresak» programaren ezarpenarekin ikasitako irakaspenek arrisku-filantropiako eredu batetik inpaktu-inbertsioko eredu batera eraman dute Oxfam, Hego globaleko enpresei laguntzeko erakundearen estrategiaren barruan.

Innovative Development Finance 

KFWren eskuliburua. Bertan, garapenaren finantzaketa berritzailearen terminologiaren eta kontzeptuen ikuspegi orokorra eskaintzen da, baita helburu eta sektoreen araberako finantza berritzaileen kategorizazioa, lan-fitxak eta tresnen balorazioa ere, Addis Abebaren Ekintza Agendako funtsezko inpaktuko arloetan.

2021eko ANESVAD-eko eraginari buruzko txostena 

ANESVAD Fundazioak bere Ondarearen Kudeaketa Arduratsuaren kontuak eman zituen 2021. urtean, eta Weconomy kontzeptuan nola kokatzen den azaldu zuen: pertsonak eta komunitateak ahalduntzea, errentagarritasun finantzarioaz haratago onura sozialak sortzea eta garapen iraunkorrari ekarpena egitea.

  • Audioak

Luz de todos 

Coop57ren eta L’Oliver SCCLren eskutik datorren finantza-lankidetzako esperientzia bat Guatemalan, landa-komunitate baten energia-autonomia eta autogestioa lortzera zuzendutakoa, herrialdean nagusi den eskema estraktibistaren aurka azken urteetan borroka egin duen komunitate batena, hain zuzen ere.

Cristina San Salvadorri elkarrizketa (Ship2B)  

Venture Philantropy arloko zuzendaria da Ship2B fundazioan Cristina San Salvador, erakundeekin, filantropoekin eta inbertitzaileekin lan egiten duen fundazio horren lana zuzentzen, betiere inpaktua finantza-errentagarritasunaren aurretik jarriz. Inpaktu-inbertsioa zertan datzan eta garapenerako lankidetzarako duen potentziala zein den azaltzen digu.

Gorka Goikoetxeari elkarrizketa (ANESVAD) 

Anesvad Fundazioak norabide-aldaketa estrategikoa egin du azken urteetan, ahaztutako gaixotasun tropikaletan espezializatuz, geografikoki kontzentratuz eta finantza-erreminta berriak gaineratuz bere baliabideak mobilizatzeko. ESG Ondareko arduraduna da Gorka Goikoetxea.

Josep Ferreri elkarrizketa (OXFAM Intermon) 

Finantza-lankidetzaren arloan aitzindaria den “Bizitzak aldatzen dituzten enpresak” ekimeneko koordinatzailea dugu Josep Ferrer, eta gogoeta egiten du garapenerako lankidetzaren arloan finantza-erremintak abiarazteko aukera, arrisku eta zailtasunei buruz, betiere ikuspegi eraldatzaile batetik begiratuta. 

Agustín Vitóricari elkarrizketa (Gawa Capital) 

Huruma Funtsa Estatuko nazioarteko lankidetzari lotutako lehen inbertsio-ekimena da. Agustín Vitóricak, Gawa Capitalen kontseilari delegatu, mankomunatu eta sortzaileak, funtsaren eta inpaktu-inbertsioaren jatorria eta perspektibak azaldu ditu.

Mariona Gonzalesi elkarrizketa (SpainNAB)

Mariona González Berrikuntzako eta Gizarte Ekonomiako zuzendaria da SpainNABen, Inpaktu Inbertsiorako Aholku Batzordean. Kontseilu horrek Espainia ordezkatzen du GSGlobal Steering Group for Impact Investment-en aurrean. Marionak azaldu du nola sortzen den nazioartean eragin-inbertsioa bultzatzen duen giroa, 2030 Agendaren esparruan.

  • Finantza-lankidetzaren esperientzien inguruko bideoak 

Credsud

Mikrofinantzen erakundeei, merkataritza bidezko eta jasangarriko produzitzaileei, kooperatibei, sareei, elkarteei eta Latinoamerikako, Afrikako eta Asiako GKEei finantza-baliabideak eta asistentzia-zerbitzuak eskaintzen dizkien Fiare Banca Etica Taldeko sozietatea da CreSud. 1999an sortu zuten, eta garapen jasangarriaren eta bidezko merkataritzaren sektoreetan jarduten duten partikular, kooperatiba eta elkarteek osatutako akziodunen sare bati esker garatu da.

20 años de microfinanzas al servicio del sur del mundo

Huruma Funtsa

  

EGAWA Capital-ek AECIDekin (FONPRODEren bidez) eta COFIDESekin elkartuta abiarazitako proiektua da Huruma Fondoa, Europar Batasunaren babesarekin betiere. Espainiako Gizarte Ekintzailetzako lehenengo Fondo Europarra da, 120 milioi eurorekin. Hego globalean nekazarien bizi-kalitatea hobetzen laguntzea da fondoaren estrategiaren ardatza, baliabiderik ezak eta finantza-bazterketak eragindako gurpil zoroa hautsiz.

Azken aldaketako data: