Joan edukira

Formazioak eta jardunaldiak

eLankidetzatik GEHan sakontzen laguntzeko gaiak jorratzen dituzten topaketarako espazioak antolatzen ditugu.

(H)ABIAN 2030 Estrategiaren esparruan ezarritako jarduera-ildoak garatzen eta lurreratzen jarraitzea helburu duen espazioa da, gizarte-eraldaketaren aldeko hezkuntza sustatzeko.


Euskadiko GGKEen Koordinakundearen eta Hegoa  Institutuarekin batera antolatzen ditugu.

Gizarte-Eraldaketarako Hezkuntzaren erronkak gaur egun

(H)ABIAN 20230en 6 indar-ideia

Hezkuntza-munduko eta GGKEetako eragileen arteko topagune eta elkartrukerako espazioa da. Gune horren helburua da metodologiei buruzko esperientziak partekatzea eta ikaskuntzak, orientabideak eta erreferentziak sortzea. 

Hezkuntza Sailarekin batera antolatzen dugu.

Jardunaldi honen helburua 2050eko Hezkuntza Globalari buruzko Europako Adierazpena, Dublingo Adierazpen gisa ezagunagoa dena, erakunde publikoetako, GGKEetako eta ikaskuntza-zentroetako teknikarien artean ezagutaraztea izan zen.

Adierazpena esparru estrategiako da Europan 2050era arte hezkuntza globala hobetzeko eta zabaltzeko. Hezkuntza kritikoa da, gogoeta eta jabetzea sustatzen duena eta ahalbidetzen duena gaitasunen garapena eta pertsonen ahalduntzea. Hori guztia, egungo erronken aurrean bidezkoagoak, askeagoak, jasangarriagoak eta anitzagoak izango diren gizarteen alde jardun dezaten.